

ANOTHE
"Landa ingurunea osasun iturri gisa" programa baserriko lanak baliabide terapeutiko edota hezitzaile eran erabiltzean oinarritzen da.
Programa hauek aurrera eramateko hainbat nekazal etxe ditugu, zeintzuk euren aterpea, animaliak, baratzeak eta bestelako errekurtsoak eskaintzen dizkiguten harreman gizatiar batetaz gain. Euren jabeak, profesionalei ingurune espezifiko horretan helburu zehatzak dituen esku-hartze batean laguntzeko gaituak daude, beti ere gure elkarteko profesional taldeak nahiz bertara joaten diren kolektiboko profesionalek ezarritako ildo nagusiak jarraituaz.
Asteburuko nahiz aste osoko programak edota egonaldiak egin ahal dira ondorengo eremuetan:
Programa honek eskaintzen dituen aukerak eta onurak anitzak dira. Geure landa inguruneak programa ezberdinetan hagitz aberasgarriak izan daitezkeen baliabideak jartzen dizkigu eskura, eta beste behien ere, agerian jartzen da pertsonak animaliekin nahiz naturarekin antzinatik duen lotura estua osasunaren eta ongizatearen iturri dela.
ANOTHE animali eta naturen oinarritutako terapia eta hezkuntza elkartea Telf.: 679932829